Nahasmendu Bipolarra eta Depresioa diagnostikatu zaien pertsonen eta haien senide eta gertukoen bizi-kalitatea hobetzea.
Nahasmendu bipolarraren eta depresioaren eta emaitza onenak lortzen dituzten tratamenduen ezagutza sakona lortzea, eremu farmakologikotik, psikologikotik zein psikiatrikotik.
Gaixotasun horiei buruzko informazioa ematea pazienteei eta haien senitartekoei, haien kausak, ezaugarriak, bilakaera eta tratamendua hobeto ezagutzeko, arreta berezia jarriz sendagaiak behar bezala maneiatzean eta gaixoberritzearen sintomak garaiz identifikatzean.
Nahasmendu Bipolarra eta Depresioa zertan datzan euskal gizartean zabaltzea, eragindako pertsonak gure elkartera hurbiltzea sustatzeko, egonkortasun emozionala lortzeko tresnak aurki ditzaten.
Nahasmendu Bipolarra eta Depresioa diagnostikatutako pertsonen eskubideak defendatzea eta Osasun Mentaleko arazo horiek izan dituztenek jasan behar duten estigma eta diskriminazioari aurre egitea.
Eragindako pertsonei orientazioa ematea, lan-munduan berriro sar daitezen.
Elkartekideentzako komunikazio-kanal guztiak indartzea, gizarteratzen laguntzeko: familia, irakaskuntza, lanbide-heziketa, lan-harremanak, etab.
Larrialdietan jarduteko bitartekoei buruzko informazioa ematea.
Helburu bera edo antzekoa duten beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea.